viernes, 19 de abril de 2024

ROBOTIKA LH5.MAILAN

Bigarren hiruhilabete honetan, Makey-makey gailua erabiliz zenbait proiektu egin ditugu. Lehenengo, scratch-ekin programatutako laberintoak mugitzeko paperezko mandoak egin genituen.

Beste egun batean, TXUTXEPIANOAK, FRUTAPIANOAK, BARAZKIPIANOAK ETA GIZAPIANOAK egin genituen.



Argazki eta bideo guztiak ESTEKA HONETAN ikusi ahal dituzue.




jueves, 18 de abril de 2024

APIÑAIZ-EKO GAZTAINONDOAK

 Agenda 30 programaren barruan, Apiñaiz-eko gaztainondoak ikustera joan ginen. Horrela, zuhaitz autoktonoen garrantzia ulertzeko tailer batzuk egin genituen: gaztain ogia, adibidez.

Gainera, Maeztuko ikasleekin harremanak sendotu ditugu, izugarri ondo pasatu dugu!




jueves, 11 de abril de 2024

GASTEIZA BISITAK

 Aste honetan zehar, DBH4ko ikasleek, Gasteizko Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxe ezberdinak eta bertako hezkuntza-eskaintza ezagutzeko aukera izan dute, datorren ikasturtera begira.








martes, 19 de diciembre de 2023

GAMIZ LANTEGIRA IRTEERA

 Aurreko ostiralean Gamiz lantegira ikustera joan ginen. Oso ondo tratatu gintuzten eta den-dena ikusteko eta ulertzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko, Felix!











jueves, 16 de noviembre de 2023

EKOSISTEMAK

 Bolada honetan ekosistemak lantzen egon gara, eta joan zen ostiralean gure ekosistemak taldeka martxan jarri ditugu. Orain, zaintzera!!