jueves, 23 de enero de 2020

5.MAILAKO BIOHEROIAK!!

Gaur Bioherioak proiektuarekin hasi gara 5.mailan. Joaquín Durán zientzialaria etorri zaigu metodo zientifikoa zer den azaltzera. Adibide asko jarri dizkigu, eta ondoren, bi talde egin ditugu bi ikerketa proiektu pentsatzeko eta egiten hasteko . Gero, hurrengo asteetan, Joaquin edo beste zientzialari baten laguntzarekin, proiektua aurrera eramango dugu, metodo zientifikoa erabiliz.

Maiatzaren 18an Gasteizko Europa jauregian azalduko ditugu gure bi proiektu hauek beste ikastetxe batzuen aurrean, eta Arabako zientzialarien aurrean. Hau da hau!!