Apirilak 14
Kanpezu eta Maeztuko ikasleak Kanpezuko kultur etxera joan ginen antzerki bat ikustera arratsaldeko
14:45etan. Antzerkiaren izenburua ASTOKILO´S ZIKKUS izan zen. Antzerkia Europa
Eguna programaren barruan sartuta zegoen. Asko gustatu zitzaigun eta zaldia oso
ondo eginda zegoen. Gehien gustatu zitzaiguna borrokatzen hasi zirenean izan
zen eta gutxien gustatu zitzaiguna hasiera izan zen aspertu ginelako. Uste dugu
gizonak zaldiaren barruan bero asko pasatu behar izan zutela.
martes, 21 de abril de 2015
lunes, 20 de abril de 2015
TAILERRAK
Kurtso honetan tailer asko eduki ditugu. Lehena gatazkak bideratzearena , Maiterekin. Bigarrena teknologia berrien tailerra Nataliarekin. Hirugarrena sexu heziketa Anderrekin.
lunes, 13 de abril de 2015
YOLANDA ARRIETA
Yolanda Arrieta idazlea gure ikastetxera etorri zen. Aurretik berak idatzitako liburu bat irakurri genuen "Nitaz ahaztu dira''.Guk, gure aldetik bertso bat egin genion :
Nitaz ahaztu dira
irakurtzen da erraz,
liburu oso polita
gainera euskaraz
Yolanda Arrieta
mila esker beraz
oso ondo pasa dugu
baina ez ahaztu gutaz.
NEKAZARIA
Orain dela gutxi nekazari bat ikastolara etorri zen 5.maila eta 6.mailtako ikasleei tailerra ematera.
5.MAILAKOEK EGINDAKO EKINTZAK
Kurtsoan zehar 5.mailakoek hainbat ekintza egin dituzte eta ekintzen argazki batzuk ditugu :
5. MAILAKO ESPERIMENTUAK
Aireak pisatzen duen eta lekua okupatzen duen jakiteko, esprimentu batzuk egin ditugu. Zer uste duzue gertatuko dela esperimetuetan? Ba, aireak pisatzen du eta tokia okupatzen du. Hemen dauzkazue hainbat argazki.
Abou eta Beñat P.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)