jueves, 25 de abril de 2024

LH 5. ETA 6.MAILAKOAK IRUÑA-VELEIAN ETA LANGRAITZ-OKAN.

 Gaur LHko 5. eta 6.mailakoak txangoan egon dira. Hasieran, Trespuentes herrira joan dira eta bertako zubi erromatar famatua ikusi dute. Hamaiketakoa hartu ondoren, oinez Iurña-Veleiara joan dira erromatar aztarnak bisitatzera.














Ondoren Langraitzera joan gara, eta bokata bazkaldu ondoren, tokirik interesgarrienak aurkitu ditugu taldeka maparen laguntzarekin: KALEROA, ERROTA, 12 TXORROTAKO ITURRIA ETA ELIZA.






















viernes, 19 de abril de 2024

ROBOTIKA LH5.MAILAN

Bigarren hiruhilabete honetan, Makey-makey gailua erabiliz zenbait proiektu egin ditugu. Lehenengo, scratch-ekin programatutako laberintoak mugitzeko paperezko mandoak egin genituen.

Beste egun batean, TXUTXEPIANOAK, FRUTAPIANOAK, BARAZKIPIANOAK ETA GIZAPIANOAK egin genituen.



Argazki eta bideo guztiak ESTEKA HONETAN ikusi ahal dituzue.




jueves, 18 de abril de 2024

APIÑAIZ-EKO GAZTAINONDOAK

 Agenda 30 programaren barruan, Apiñaiz-eko gaztainondoak ikustera joan ginen. Horrela, zuhaitz autoktonoen garrantzia ulertzeko tailer batzuk egin genituen: gaztain ogia, adibidez.

Gainera, Maeztuko ikasleekin harremanak sendotu ditugu, izugarri ondo pasatu dugu!




jueves, 11 de abril de 2024

GASTEIZA BISITAK

 Aste honetan zehar, DBH4ko ikasleek, Gasteizko Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxe ezberdinak eta bertako hezkuntza-eskaintza ezagutzeko aukera izan dute, datorren ikasturtera begira.